Errotik | ZEURE BURUAREKIN MUNDUAN ZEHAR
18887
post-template-default,single,single-post,postid-18887,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

ZEURE BURUAREKIN MUNDUAN ZEHAR

ZEURE BURUAREKIN MUNDUAN ZEHAR

Joan den ostegunean, ekainaren 3an, Ermuko Jabekuntza Eskolak bakarrik bidaiatu nahi duten emakumeei zuzendutako hitzaldi bat eskaini zuen. Hitzaldi honen bideratzailea Maria Etxegarai izan zen. Maria sexologo eta gizarte-langilea eta Arima Argitzen zerbitzuaren sortzailea da.

“Zeure buruarekin munduan zehar” izenburupean, Mariak emakumeen ahalduntzea bidaiatzetik jorratu zuen. “Bakarrik bidaiatzeak bizitza erdigunean jartzea, norbere buruari entzuteko eta gelditzeko espazio bat hartzea esan nahi du“.

Gizarte honetan emakumeak oraindik hezi eta gizarteratzen direla gainerakoak zaintzeko kontuan hartuta, María adierazten zuen: “motxila edo maleta hartzeak eta munduko edozein lekutara joateak nork bere burua zaintzea eta lehen tokian jartzea esan nahi du”.

Bi orduz, Maria Etxegaraik bidaia bati ekiteko gakoak eta tresnak eskaini zizkien bertaratutakoei. Hitzaldi hau ausardiarako deia izan da, bakoitzaren bizitzaren jabe eta nagusi izateko iraultza.

Maria Etxegaraik gizarte matxista eta patriarkal honen beldur eta oztopo guztiei aurre egiteko deia egin zien parte-hartzaileei, “bakarrik bidaiatzeak nahi eta amesten duguna egiteko inoren menpe ez egotea esan nahi duelako”.