
18 Mar Tailer afektibo-sexuala Urdanetako ikastetxean
Hezkidetza pertsonen garapen integralari mesede egiten dion proposamen pedagogikoa da, berdintasun errealeko klima batean, sexu, desira orientazio edo identitate sexualari dagokionez inolako baldintza eta mugarik gabe. Errotik-eko lantaldeak prestakuntza sakona du perspektiba hori lantzen eta barneratzen dituzten prozesuak aurrera eramateko, bai ikastetxe zein hezkuntza zentro formal eta ez-formaletan.
Hezkidetzaren bidean, hezkuntza afektibo-sexuala oinarrian duten tailerrak aurrera eramaten ditugu. Gizarte heteropatriarkal batean bizi gara, non sexualitatearekin dagoen harremana zalantzagarria den, sexuak tabua izaten jarraitzen du ez baita aske hortaz hitz egiten, eta gainera, estimulo hipersexualizatu asko jasotzen ditugu. Hala, pertsona orok eta batez ere gazteak harreman afektibo-sexualez hitz egiteko, hausnartzeko eta desmitifikatzeko espazioak behar dituzte.
Zentzu horretan gazteek euren burua onartu eta aintzat hartu dezaten lan egiten dugu eta euren desirak azaltzeko kapazak izanik erlazionatzea nahi dugu, aniztasun sexualak errespetatuz eta errespetuan eta tratu onetan oinarritzen diren harreman afektibo-sexualak eraiki ditzatela da gure helburua.
2017ko martxoan, apirilan eta mailatzean Loiuko Urdaneta ikastetxeko 3. eta 4. DBH-ko ikasleekin batera ‘bidaia’ bati ekin genion, harreman afektibo-sexualez hausnartuz.

Foto: Pablo Weeber
Bidaiaren metafora erabiliz, motxila batek eta kuaderno batek lagunduta, eztabaidatu, gogoeta egin genuen, galderak eta erantzunak planteatu genituen, jolastu eta barre egin genuen, eta momentu oso bereziak trukatu genituen gure gorputzaz dugun jakindurian sakontzeko, emozioetan, desiretan, sentimenduak adierazteko momentuan, zaintza pertsonalean, etab.
Ikastetxe honek hezkuntza integrala/oso baten aldeko apustua egin du, 3. eta 4. mailako ikasleei tailerra eskainiz, irakasleei formakuntza emanez eta zalantza pertsonaletarako eskolaz kanpoko espazio bat eskainiz.
Prozesu parte-hartzaileak bultzatu nahi ditugu, alde guztiek zerbait ikasi eta irakasten baitute, eta guretzat prezesu benetan aberasgarria izan da. Gazteek erantzun oso positiboa eman dute, errespetuz eta kuriositatez jantzia.
Mila esker guztioi!