Errotik | Nortzuk gara
15676
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15676,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

Aurkezpena

Errotik Bilbon jaiotako Kooperatiba Feminista da. 2017an eratu ginen, beste lan-eremu batzuetan eta munduko beste leku batzuetan urteak eman ondoren. Gure aniztasuna da gure ezaugarria, eta feminismotik lan egiteko eta harremanak izateko gogoak eta beharrak batzen gaitu. Matxismoa desagerrarazten eta gizartea eraldatzen laguntzea da gure egitekoa, ikuspegi feminista eta komunitarioa duten balioetan oinarritutako hezkuntzan oinarrituta.

HELBURUAK

  • Giza eskubideak defendatzea, batez ere emakume, haur, nerabe eta gazteenak eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonenak.
  • Indarkeria matxistaren adierazpenak prebenitzea.
  • Herritarrak sentsibilizatzea generoan oinarritutako indarkeria-mota guztien inguruan, ikuspegi intersekzionaletik.
  • Hezkuntza afektibo-sexuala, hezkidetza, hezkuntza ez-sexista eta genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna sustatzea.
  • Garapenerako lankidetza eta hezkuntza sustatzea, ikuspegi feminista eta intersekzionala oinarri hartuta.

GU

Errotik Kooperatiba diziplina arteko taldea da, eta hainbat eremutatik datozen pertsonek osatzen dute, hala nola soziologiatik, hezkuntzatik eta gizarte-lanetik, pedagogiatik, antzerkitik, adierazpen-mugimendutik eta komunikaziotik. Gure aniztasuna da gure ezaugarria, eta feminismotik lan egiteko eta harremanak izateko gogoak eta beharrak batzen gaitu.

 

Horizontaltasunetik eta kooperatibismotik lan egiten dugu, erakundeari eusteko beharrezkoak diren zeregin guztiei balioa emanez, eta ukigarriak eta ikusezinak eta zainketakoak agertuz. Guretzat oso garrantzitsua da gure lanaren kalitatea, eta hori gerta dadin, giza harremanak erdigunean jarri behar ditugu, bai taldearen barruan, lan-giroa eta zaintza kolektiboa sortuz, bai norberaren zaintzan eta laguntza eskatzen diguten pertsona edo erakundeekiko harremanetan.

ERROTIK KOOPERATIBA

Aida

Aida de la Calle González

Ameslaria eta ERROTIK proiektuaren bazkide fundatzailea naiz, erraietatik eta bihotzetik mugitzen nauen proiektua baita.

Soziologoa naiz (edo Soziologian lizentziaduna, bederen), eta aukera berdintasunerako eta indarkeria matxisten prebentziorako politika publikoetan espezializatzen joan naiz.

Nire ibilbide pertsonal eta profesionalean, gorputzera joan eta esperientzia sortzeko beharra ikusi dut. Desira eta plazera erdigunean jarri nahi ditut. Horregatik, sexu hezkuntzan trebatu nintzen eta adierazpen mugimenduan eta terapia psikokorporalean koordinatzailea naiz (Río Abierto Sistema). Horregatik, eta maite dudalako dantzatzea!

Azken lau urteetan Udal Berdintasun eta Gazteria teknikaria izan naiz eta, aurretik, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren arloko aholkulari aditua izan nintzen Euskadiko hainbat erakundetan. Egun, Prebentzio eta Laguntza eta Aholkularitza arloetako koordinatzailea naiz Errotiken.

Ester Escudero Espinalt

ERROTIK proiektuaren bazkide fundatzailea naiz, zeina serendipia moduko bat izan zen niretzat, hitzez azaldu ezin dudan zerbait.

Gizarte Zientzietan doktorea naiz, Gizarte Langintzan eta Gizarte Hezkuntzan graduduna.

Egunez egun ikasten jarraitzen badut ere, urteak igaro ahala, aukera berdintasunerako politika publikoetan eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako esku hartzean espezializatu naiz, ikuspegi intersekzionaletik eta feministatik. Irakasle eta ikertzaile gisa lan egin dut esparru akademikoan eta aholkulari aditu gisa 2009az geroztik.

Gaur egun, kooperatibaren egituraren zati bat neuk ehuntzen dut, eta, batez ere, kudeaketa eta koordinazio lanak egiten ditut; aldi berean, sormena, lasaitasuna, antolatzeko gaitasuna eta proiektuei eta taldeari arreta eskaintzen saiatzen naiz.

Gisela

Gisela M. Bianchi Pernasilici

Emakumea, mestiza, feminista eta ama naiz. Maite dut bizia eta, ERROTIK proiektuaren bazkide fundatzailea naizen aldetik, proiektu honen aldeko apustua egiten dut, erdigunean biziaren iraunkortasuna jarriko duen lan esparru bat sortzeko, norberaren hazkunde prozesuaren parte eta gozamenerako.

Soziologian doktorea naiz, ikuspegi eta metodologia feministan espezializatua, besteak beste generoa, zaintza eta sexualitatearen inguruan. Ikertzaile eta irakasle gisa lan egin dut unibertsitateetarako eta erakunde publiko zein pribatuetarako.

2017az geroztik, ikerketa arloko koordinatzailea naiz eta, horrez gain, administrazio eta kudeaketa lanak egiten ditut hainbat proiektutan.

Pablo

Pablo Castilla Weeber

Emozioek gidatu dute nire formakuntza eta ibilbide profesionala, ikaskuntza ororen gune diren aldetik. Pedagogoa naiz formazioz, eta sentitzea eta pertsonen zaintza lehenesten dituen espazio honen, ERROTIKen, bazkide fundatzailea.

2006az geroztik garapenerako lankidetza eta hezkuntza proiektuetan lan egin dut teknikari gisa, hainbat herrialdetan, hala nola Kuban, Kolonbian eta Costa Rican.

Nire bizipenak, aktibismoa eta sexu hezkuntzako formakuntza eta lanbide esperientzia oinarri hartuta, sexu eta genero aniztasunean jartzen dut arreta, hezkidetzako ekintza eta programa pedagogikoak diseinatuz eta irakatsiz, eta bullying eta ziberbullying homofobikoaren eta transfobikoaren prebentzioa eginez.

Azkeneko 5 urteetan, gizarte eta lan aholkulari gisa lan egin dut Euskadin egoera ahulean dauden pertsonekin, eta nire lana genero ikuspegitik garatu dut.

Argazkilaritza soziala maite dut. Argazkigintza parte hartzaileko tailerrak egin ditut hainbat kolektiborekin. Atsegin dut metodologia hori, ahalduntzen eta sentsibilizatzen duten sormen prozesu partekatuei lotutako hizkuntza bisualari ematen dion balioagatik.

LANTALDEA

Leire

Leire Abaigar Elorza

Kazetaritzan lizentziaduna naiz, eta Komunikazio digitalean masterra eta UX masterra. Komunikazioko eta marketineko arduradun gisa lan egin dut Bizkaiko hainbat enpresetan, hitzaldi eta solasaldi feministak moderatu ditut, eta emakumeei zuzendutako ahalduntzerako formakuntza digitalak eskaini ditut, baita gazteei Beldur Barik lehiaketara aurkezteko tailerrak ere.

Errotikeko bezero eta erabiltzaileekin harremanetan nago etengabe, euren beharrizanak ulertzeko eta ahalik eta modu irisgarrienean eta erabilgarrienean erantzuteko.

ERROTIKen komunikazio arduraduna naiz 2018az geroztik.

Sabina

Savina Lafita Solé

Antropologoa naiz bokazioz, eta aditua ikasketa feminista eta generokoetan, erremediorik gabe. Erasmus programaren baitan Portugalera joan nintzenean, herrietako jaien ondare dinamikak aztertzen hasi nintzen eta, nire formakuntza eta uste osoa lagun, genero ikuspegia txertatzen joan naiz jai esparruan.

Bilbora iritsi eta gutxira, emakumeen memoriaren prozesuak ikertzen hasi nintzen, eta euskal lurraldean memoria feminista aktibatzeko ekimenak bultzatu ditut. Ama naizenetik, amatasun feministaren mundu izugarrian murgildu naiz, pentsamendu kritikotik, jardunbide aktibistatik eta gorpuztutako bizipenaren frenesitik.

Virginia Aranburu Hernando

Ikuspegi hezitzaile eta feminista duen psikologa soziala, dibulgazioa maite dut, eta asko gozatzen dut tailerrak eta prestakuntza-ekintzak dinamizatzen. Duela gutxi, hezitzaile menstrual gisa trebatu naiz, eta nire inguruan egin dezakedan pedagogia guztia egin dut.

Espero dut emakumeen osasun integralerako dudan grina askoz urrunago eramatea. Hainbat erakundetan lan egin dut proiektu-teknikari gisa, ikerketa-proiektutan parte hartu dut, HPBak dituzten gazteei hezkuntza-laguntza emateko prozesuetan parte hartu dut eta EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Masterra ikasi dut. Hori guztia, mugitzeari utzi gabe; nire gorputzarekin eta naturarekin kontaktuan slackline, zirkua eta akrobaziak disfrutatzen.

Imagen de Kattalin Izaguirre Oyanarte

Kattalin Izaguirre

Gizarte Hezkuntzan graduatua naiz eta Emakumeen Aurkako Indarkerietan esku hartzeko masterra dut. Gizarte-hezitzaile izan Naiz familia-elkargunean, eta dinamizatzailea, begiralea, zuzendaria eta hezitzailea hainbat erakunde eta elkartetan. Gorren elkarte-mugimenduko kide naiz, Gorbainako gazte-batzordean, eta ASE (Aniztasuna, Sexualitatea eta Emakumea) aniztasun funtzionalen emakume-taldeko kide.

Uxue Bereziartua Lonbide

Ikus-entzunezko komunikazioan graduatu ondoren, Berexi Art proiektu autogestionatua sortu nuen ilustratzaile moduan. Ordutik, diseinu grafikoan, ilustrazioan eta heziketan aritu naiz beti sorkuntza oinarri.

Ideia batzuk zabaltzeko bidea izan da diseinua eta sorkuntza niretzat, errealitate batzuk erdian jartzekoa, komunitateak sortzekoa. Baina terapia ere bada, autozaintza eta ahalduntzea.

Nondik abiatuko gara?

Bai gure barne-dinamikak, bai egiten dugun lana, gizartea eraldatzeko funtsezko oinarri batzuetatik abiatzen da:

  • Feminismoa(k)
  • Hezkidetza
  • Sexu-heziketa feminista
  • Intersekzionalitatea
  • Aniztasuna
  • Kulturartekotasuna
  • Sare lana
  • Partekatutako jakintzak
  • Lokalera lurreratzea
  • Prozesu parte-hartzaileak

Parte hartzen dugu

Errotik Kooperatiban komunitatearen eta sareko lanaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, ekimen hauetan parte hartzen dugu:

INFORMAZIO GEHIAGORAKO GUREKIN HARREMANETAN JARRI