Errotik | Indarkeria matxistaren prebentzioa
17481
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-17481,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIOA

Indarkeria matxista desagerrarazteko, jatorrian dauden botere egiturak eta dinamikak eraldatu behar dira.

 

ERROTIKen prebentzioaren ikuspegitik lan egiten dugu, eredu hegemonikoak deseraikiz, benetako berdintasunetik eraikitzeko. Prebentzioa ikuspegi feminista, ekologiko, positibo, proaktibo eta intersekzionaletik lantzen dugu.

Indarkeria matxistak prebenitzeko programak diseinatzea eta gauzatzea

Indarkeria matxista prebenitzeko programak diseinatu, martxan jarri, koordinatu eta ebaluatzen ditugu instituzio publikoentzat, ikastetxeentzat eta organizazioentzat, organismo sustatzailearen zein hartzaileen premietara eta errealitatera egokituta.

Sentsibilizazio jarduerak, kanpainak eta ekitaldiak sortzea eta kudeatzea

Sentsibilizazio jarduera, kanpaina eta ekitaldi puntualak edo iraupen luzekoak diseinatu eta gauzatzen ditugu.

Esperientzia nabarmenak

  • Euskadiko gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko programaren idazkaritza teknikoa: Beldur Barik. Emakunde. 2018, 2020 eta 2021.
  • Gasteizko gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko programaren idazkaritza teknikoa: “Libre izan nonahi!”. Vitoria-Gasteizko Udala. 2019, 2020 eta 2021.
  • Basauriko gazteen artean hezkidetza eta indarkeria matxista prebenitzeko programan lankidetza: “1era2kain”. Basauriko Udala. 2020.
  • Herriko jaietan, jaialdietan eta ekitaldi masiboetan indarkeria matxista prebenitzeko programak diseinatzea.
  • Unibertsitateetarako indarkeria matxista prebenitzeko programak eta truke-programak diseinatzea.
  • ‘Biluzik Hazi’ hezkuntza afektibo-sexualeko proiektua hainbat ikastetxetara eta hezkuntza ez-formaleko espazioetara eraman.
  • Hezkuntza afektibo-sexualeko programak, zapalduen antzerkiaren metodologiaren bidez.
Indarkeria Matxistaren Prebentzioa

INFORMAZIO GEHIAGORAKO GUREKIN HARREMANETAN JARRI