Errotik | MASKULINITATEAK BIRPENTSATZEN: IZATEK0 ETA JARDUTEKO BESTE MODU BATZUK
18805
post-template-default,single,single-post,postid-18805,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

MASKULINITATEAK BIRPENTSATZEN: IZATEK0 ETA JARDUTEKO BESTE MODU BATZUK

MASKULINITATEAK BIRPENTSATZEN: IZATEK0 ETA JARDUTEKO BESTE MODU BATZUK

UNESCO Etxeak deitu zigun GizARTE Sarea (Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarea) osatzen duten pertsonei laguntza emateko. Maskulinitate berrietan sakontzea eta beren lanetan egiten dituzten metodologia eta diskurtsoetan berau nola txertatu jakin nahi zuten. GizARTE Sarea hainbat diziplinatako artistek, kultur kudeatzaileek, arte-hezkuntzako irakasleek eta abarrek osatzen dute.

Errotik Kooperatibatik sare horren beharrei erantzuteko tailer online bat diseinatu genuen. Hiru lan-saioren bitartez, bidezko maskulinitateetara hurbiltzea eta arte-hezkuntzaren eta kulturaren bidez hausnarketa-prozesu bati ekitea zen helburua.

Pablo Castilla eta Rubén Castillejo izan ziren saio hauen prestatzaile eta dinamizatzaileak. Pablo Castilla, maskulinitateetan aditua eta Errotik Kooperatibaren sortzaileetako bat da eta Rubén Castillejo, Cocina de Guerrilla-ren sortzailea eta Gizarte Sareko agentea. Begoña Guzmán, UNESCO Etxeko Gizarte Eraldaketarako Kultura arduradun eta Gizarte Sareko koordinatzailaren laguntza izan zuten formakutza honen garapenean.

Pablo Castillak “planeta patriarkatua eta askotariko maskulinitateak” izeneko lehen saioa bere esperientzia pertsonala partekatuz hasi zuen. Patriarkatu eta heteronormatibitateari erantzuten ez dien maskulinitate bat bizitzeak arlo profesionalean nola eragin dion kontatu zuen. Pablok maskulinotasun tradizionalak ezarritakotik kanpo dauden pentsamendu eta ekintzak nola balioetsi azaldu zuen, hala nola; sentsibilitatea, sentimendu-adierazpena, ahultasunaren aintzatespena, autozaintza, laguntza eskatzeko beharra…

Gainera, prestakuntzaren abiapuntu gisa, sarrera bat egin zuen sexu-genero sistemaren kontzeptualizazioa azalduz, hau da, gizarteratzean gizon-emakume sistema bitarrak zer nolako eragina duen, maskulinitateen ulermena, nagusi diren maskulinitate-ereduak jorratu zituen, gizonezkoen botere eta pribilegioak, maskulinotasun tradizionalak eta sexistak dakartzan aginduak, etab.

 

Bigarren saioa praktikoa izan zen nagusiki, galdera bati erantzunez: Zer ekarpen egin dezakegu hezkuntza artistiko eta kulturaletik?

Saioa hasteko, kulturatik eta artetik datozen hezkuntza-baliabideak eta orientabideak aztertu zituzten parte-hartzaileen lanak erreferente hartuz  (antzerkia, eskuliburuak, komikiak, haurrentzako ipuinak, bideoklipak, argazki-erakusketak), maskulinitate anitzak eta bidezkoak lantzeko moduetan inspiratu eta gogoeta egin ahal izateko. Nerabeekin eta gazteekin haurtzaroan egindako lana hartu zuten abiapuntu.

“Begirada maskulinoaren” kontzeptua aztertu zen, zinema eta lan klasikoek maskulinitateetan duten eraginetik abiatu eta arte garaikideko artisten lanak eta esperientziak aurkeztu ziren. Artista garaikideen lan eta esperientzia ugari aurkeztu ziren, horiek maskulinitate tradizionalak, askotarikoak eta femeninoak lantzen eta hausnartzen dituzte beren lanetan, performance-arekin, betiere feminismotik, queer teoriatik, drag queenteoriatik, drag king-etik, emakume butch-etatik, LGTBI+ mugimenduetatik.

Gainera, maskulinitate hegemonikoari eta “benetako gizona” izatearen ereduei nola eusten zaien ikusarazteko, gaurkotasuneko albisteak erabiliz dinamika bat egin zen. Adibideak askotarikoak izan ziren: Maradonaren irudia, AEBetako Kapitolioaren setioa edo Enrique Ponceren egungo erromantzea eta bere pribilegio maskulinoak, bere bikotekidearen aldean. Ezin genituen ahaztu gizarte-baliabideak, eta horregatik, maskulinitateetatik gizarte ekitatiboak eta berdintasunezkoak eraikitzeko patriarkatutik ihes egiten duten eta gazteek jarraitzen dituzten influencers/referencers-en lanak aurkeztu ziren.

Saioa amaitzeko, kideek beren silueta pertsonala marraztu zuten, maskulinotasun tradizionalak beren bizitzetan nola eragiten dien hausnartzeko, eta, beren ikasketetatik, emozioetatik eta ekintzetatik abiatuta, zer egin dezaketen horri aurre egiteko eta maskulinitate askotarikoak eta bidezkoak posible egiteko.

Ruben Castillejok gidatu zuen tailer honen hirugarren eta azken saioa sukaldaritza-dinamika baten bidez. Bertan, parte-hartzaile bakoitzak bere iritzia eman behar zuen janari-menu bati buruz, maskulinitateak eta horien adierazpen desberdinak landu ahal izateko. Dinamika horren helburua aurreko saioetan landutako gai guztiak biltzea eta horiei buruz hausnartzea zen, bai eta ondorioak ateratzea eta etorkizuneko ekintzak zehaztea ere, askotariko maskulinitateen gaiak lantzeko, artearen eta kulturaren ikuspegitik, GizArte Sarearen esparruan.