GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU? - Errotik
16088
post-template-default,single,single-post,postid-16088,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?

GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?

ERROTIK Kooperatiba txikiaren helburu soziala testuinguru ekonomikoan, laboralean, sozialean eta kulturalean sexismoa erauztera zuzenduta dauden zerbitzuak eta ekintzak eskaintzea da, ahalduntzearen, autonomiaren, lidergoaren eta genero ekitatearen bitartez. Ikuspegi feminista batetik neoliberalismoak eta patriarkatuak sortutako eta pertsonei eta inguruari eragiten dieten esplotazio dinamikei aurre egin nahi diegu, gure konpromiso nagusia emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen alde borrokatzea izanik.

Lan taldea handitu nahi dugu ondorengo ikasketak eta esperientzia duten pertsona feministak kontratatuz:

  • Gizarte edo Giza-zientziekin zerikusia duten heziketa akademikoa eta titulua izatea.
  • Generoan, feminismoan, LGTBIQ+, sexologian… Masterra edo tituludun ikasketak izatea.
  • Kooperatiban lantzen diren gaiekin lan-esperientzia izatea.
  • Genero ikuspegia duten proiektu sozialen elaborazio eta kudeaketan esperientzia izatea.
  • Hizkuntza: EGA mailako euskara maila edo baliokidea.

Kontutan hartuko diren beste alderdi batzuk:

  • Beste titulu edo esperientzia profesionalak / boluntariotza.
  • Proiektu kooperatibo feminista batean parte hartzeko motibazioa eta beste elkarte feministekin espazioa elkarbanatzeko grina.
  • Berrikuntza sozialarekiko, ekintzailetzarekiko eta kooperazioarekiko interesa.
  • Beste hizkuntza batzuk jakitea.
  • Gida-baimena.

Ezaugarri pertsonalak:

  • Proiektu/enpresen sorkuntzarako eta berrikuntzarako gaitasuna.
  • Lan taldera moldatzeko gaitasuna izatea, malgutasuna eta ekimena.
  • Trebetasun sozialak eta komunikatiboak.
  • Lan taldean eta bere kabuz lan egiteko gaitasuna.

Zure CV-a info@errotik.org helbidera bidali dezakezu, edo web orrialdearen bitartez gurekin harremanten jarri.