LANDA-EREMUKO AMATASUNAK HARAGITZEN - Errotik
18864
post-template-default,single,single-post,postid-18864,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

LANDA-EREMUKO AMATASUNAK HARAGITZEN

LANDA-EREMUKO AMATASUNAK HARAGITZEN

“Landa-eremuko amatasunak haragitzen” izeneko proiektu honen helburua landa-eremuko amatasunei buruzko eztabaida ikuspegi feministatik aberasteko materiala sortzea izan da. Zehazki, zapalduen antzerkia teknika erabiliz, Muxikako emakume batzuek bizi izan dituzten amatasun-esperientzietara hurbildu gara.

Errotik Kooperatiban hasieratik teknika metodologiko berritzaileak erabiltzearen aldeko apustua egin dugu, eta “Zapalduen Antzerkia” baliabide horietako bat da. Gure ustez, ikertzeko eta esku hartzeko metodologia oso indartsua da, parte-hartzaileak diskurtsoaren eta prozesuaren azterketa gogoetatsuaren sortzaile bihurtzen direlako.

Proiektu honi esker eta prozesu parte-hartzaile baten bidez, landa-eremuko emakume eta amek bizi duten egoera soziopolitikoari buruz hausnartu eta eztabaidatu ahal izateko gune bat sortu da.

Zehazki, prozesu hau “Magdalenas laborategiaren” bidez egin da, emakumeek bizi dituzten zapalkuntzak landu eta gorpuztea helburu duena, eta “Zapalduen Antzerkia” erabiliz egikaritu da. Horrela, landa-eremuko emakume eta ama izateko dauden modu ugariez materialak eta diskurtsoak sortzeko aukera izan dugu.

 

COVID-19ren krisiak zailtasunak eragin baditu ere, prozesu hau hainbat fasetan banatuta egin da:

Lehenengo fasean, Errotik taldeak eta, zehazki, Savina Lafita, genero-gaietan aditua den antropologoak proiektu hau sortu, idatzi eta Bizkaiko Foru Aldundiari aurkeztu dio, June Fernández, Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentea den kazetari feministaren eta landa-eremuko emakumeen ikerketan aditua den Leire Milikuaren laguntzarekin. Ondoren, Onintza Enbeita, bertsolaria eta Muxikan erreferentea den emakumea batu da. Bere laguntzarekin, prozesua Muxikako emakume talde batekin egitea erabaki da, adin eta egoera pertsonal desberdinetakoak. Hori bai, guztiak ala guztiak amak edota amonak ere izanik.

Bigarren fasean, zapalduen antzerkian adituak diren Ainhoa Madariagak eta Leire Casrillok Magdalena laborategiko bi saio egin dituzte. Saio horietan emakumeen kezkak, zapalketak, erresistentziak eta abar. agertu dira, eta erresilientziekin antzerki-pieza bat sortu dute.

Foro antzerki pieza honen izenburua “Zer gara gu?” izan da. Foro-antzerkia benetako gertaeretan oinarritutako arazoak eszenaratzean datza, tartean dauden pertsonaiek ezin konpondu dabiltzanak. Publikoak ere parte hartzen du, zapaldutako pertsonaiak edo balizko pertsonaia aliatuak ordezkatuz eta aldaketarako alternatibak proposatuz.

Zentzu horretan, lanak hainbat zapalkuntza gorpuzten ditu landa-eremuko amatasunek bizitzen dituztenak, hala nola; ugalketa- eta produkzio-lanaren karga, kontziliaziorik eza, gizarte patriarkalak ezarritako erruduntasuna amatasunaren ondoriozko eskakizun guztiak ez konpontzeagatik, gizarteak eta zure berdinek amatasunaren instituzioa transmititzea, etab. Lanaren aurkezpena amaitzean egiten den foroan, amatasun-ereduen alternatiba desberdinak proposatzen dira: ‘super ama’, karitatezko ama edo monotoniaz aspertutako ama.

Azkenik, prozesu hau amaitzeko, June Fernandezek proiektu honen garapenari eta emaitzei buruzko artikulu bat idatziko du, Uxana Agirresarobek, Errotikeko kolaboratzaile eta genero eta parte-hartze prozesuetan adituak, egindako sistematizazioaz baliatuz.