Errotik | LAN POLTSA. KOMUNIKAZIOA ETA DISEINUA.
18944
post-template-default,single,single-post,postid-18944,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

LAN POLTSA. KOMUNIKAZIOA ETA DISEINUA.

Oferta de empleo en el ámbito de la comunicación. Escribir a lan@errotik.org

LAN POLTSA. KOMUNIKAZIOA ETA DISEINUA.

 

 

Errotik-en, une honetan, pertsona bat behar dugu komunikazio- eta diseinu-lanak egiteko. Amatasun-baja bat eta etorkizuneko kolaborazioak betetzeko, honako profil hau duen pertsona baten bila gabiltza:

  • Ikus-entzunezko Komunikazioa, Marketin Digitala, Diseinu Grafikoa, Kazetaritza edo Publizitateko goi-mailako titulua (LHII edo lizentziatura) izatea.
  • Aukera-berdintasunari eta generoari buruzko prestakuntza (150 ordu).
  • Hizkuntza: euskara, gutxieneko C1 maila.
  • Gutxienez 2 urteko esperientzia komunikazio-teknikari gisa, Community Manager diseinatzaile grafiko edo kazetari gisa.
  • Adobe Photoshop, Illustrator eta InDesign maneiatzea.

 

Baloratzen diren beste alderdi batzuk:

  • Beste titulazio edo esperientzia profesional batzuk/boluntariotzak.
  • Proiektu kooperatibo feminista batean parte hartzeko eta beste erakunde feminista batzuekin espazioa partekatzeko motibazioa.
  • Komunikazio-planak egiten esperientzia izatea.
  • Bideo-edizioa.
  • Web diseinua WordPress bidez.
  • Berrikuntza sozialarekiko eta ekintzailetzarekiko interesa.
  • Beste hizkuntza batzuk menderatzea.
  • Gidabaimena.

 

Ezaugarri pertsonalak:

  • Feminista izatea.
  • Egokitzeko gaitasuna, malgutasuna eta ekimena.
  • Gizarte- eta komunikazio-trebetasunak.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna eta lan independentea.

 

Zure CVa bidal diezagukezu lan@errotik.org helbide elektronikora  edo gurekin harremanetan jarri webgunearen bidez.