Komunikazioa - Errotik
17459
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-17459,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

KOMUNIKAZIOA

Komunikazio planak garatu eta gauzatzen ditugu ikuspegi feministatik. Edukia idatzi eta diseinatzen dugu, webgune/blogetan eta sare sozialetan argitaratzeko, betiere dagoen aniztasuna islatzen duen hizkuntza inklusiboa erabiliz.

 

Kazetaritzan, programazioan, marketin digitalean eta erabiltzaileengan zentratutako diseinuan (UX) dugun formakuntzari esker, diseinu eta komunikazioan zerbitzu integrala eskaini dezakegu.

Komunikazio-planak diseinatzea eta gauzatzea ikuspegi feministatik

  • Erakunde publikoei eta pribatuei laguntzen diegu beren ekintzak modu sortzailean eta feministan komunikatzen.
  • Irudiak diseinatu, bideoak editatu, eta sare sozialak (Facebook, Instagram, Twitter, Tiktok, Linkedin, etab.) kudeatzen ditugu.
  • Kanpainak sortzen ditugu komunikabide sozialetan, web posizionamendua (SEO/SEM) hobetzen dugu, eta erakundeei komunikazio erabaki estrategikoetan laguntzen diegu, besteak beste.

Erabiltzaileengan zentratutako diseinua (UX)

  • Plataforma digitalen erabiltzaileekin ikerketak egiten ditugu nabigazio erraza, intuitiboa eta irisgarria eskaintzeko.
  • Webguneak diseinatzen ditugu lehen ikerketen emaitzak kontuan hartuta, eta plataformaren diseinua eta interakzioak ahalik eta irisgarrienak izan daitezen saiatzen gara, AA edo “A bikoitza” irisgarritasun jarraibideak errespetatuz, eta, betiere, hizkuntza eta irudi inklusiboak txertatuz.

Esperientzia nabarmenak

  • Beldur Barik programa orokorrerako komunikazio estrategia gauzatzea. Emakunde. 2018, 2020 eta 2021.
  • Gasteizko Berdintasun Zerbitzuko “Libre Izan Nonahi” Estrategiaren komunikazio plana gauzatzea. Gasteizko Udala. 2020-2021.
  • Gasteizko Andra Mari Zuriaren Jaietako indarkeria matxistaren sentsibilizazio eta prebentziorako estrategia komunikatiboa gauzatzea. Gasteizko Udala. 2019.
  • Basauriko “1era 2kain” programaren komunikazio kanpaina garatzea eta gauzatzea. 2020.
  • Gasteizko tokiko Beldur Barik programarako komunikazio estrategia gauzatzea. Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzua. 2019.
  • Sustraiak Catering, EMAITZA eta Zaloa Ipiñaren webguneak sortzea, besteak beste.
  • ZamudiOrain! aldizkariko erredakzio taldeari ikuspegi feministako komunikazioari buruzko formakuntza ematea.
Komunikazioa

INFORMAZIO GEHIAGORAKO GUREKIN HARREMANETAN JARRI