Errotik | Ikerketa
17477
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-17477,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

IKERKETA

Ikuspegi feministatik “neurrira” egindako ikerketak planteatu, garatu eta zabaltzen ditugu, lana erakunde publikoen eta pribatuen helburu, behar, nahi eta kezketara egokituz. Ikuspegi feminista eta metodologia feminista berritzaileen erabilera hobetzeko eta/edo txertatzeko abian dauden ikerketa prozesuetan ere laguntzen dugu, gure ikuspegia txertatuz ikerketa prozesuaren edozein fasetan (testuinguru edo esparru teorikoa presatzea, planteamendu metodologikoa diseinatzea eta teknika espezifikoak ezartzea, landa lana egitea, analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa egitea edo emaitzak idaztea eta zabaltzea).

 

ERROTIK kooperatiban ikerketa maite dugu, eta uste dugu tresna egokia dela hausnarketa kritikoa egiteko eta gizartea eraldatzeko. Gure ikerketa ildo nagusiak hainbat eremutako indarkerien eta genero desberdintasunen azterketan kokatzen dira, eta eremu horien artean azpimarratu ditzakegu: lan esparrua, zaintzaren gizarte antolaketa, sexualitatea, gorputza, amatasunak, migrazio prozesuak, memoria feministak eta emakumeenak, kultura ondare immateriala, jai testuinguruak, gazteria eta landa eremuko testuinguruak.

Ikerketa soziala eta argitalpenak

Ikerketa sozialak egiten ditugu gizartearen eta kulturaren hainbat arlotako irakurketak eta diagnostikoak eskaintzeko. Horiekin, gidaliburuak, eskuliburuak, memoriak edo erabilera teknikoko eta dibulgaziorako bestelako argitalpenak egiten ditugu.

Ikerketa ekintza

Ekintza parte hartzaileko ikerketa prozesuak errazten ditugu, ikuspegi feministarekin, helburu eraldatzailea duen bilaketa prozesu bat egin nahi duten kolektibo, erakunde eta taldeekin lankidetzan. IAPFren ikuspegiarekin, aldaketa eta ezagutza sortzen ditugu, modu kolektibo, kontziente eta parte hartzailean.

Datuen sistematizazioa

Datu kualitatiboak eta kuantitatiboak sistematizatu eta aztertzen ditugu, askotan, denbora edo gaitasun faltagatik, itzalean uzten diren egoerak eta fenomenoak agerian jartzeko. Kolektibo espezifikoei zerbitzuak ematen dizkieten GKEak eta elkarteak ditugu xede, batzuetan ez baitute lortzen esku artean duten informazio guztia sistematizatzea, eta, ondorioz, erabili gabe eta ezkutuan geratzen baita. Laguntza eman eta irtenbideak proposatzen ditugu, datuak biltzeko eta sistematizatzeko baliabideen eta estrategien bidez, hala nola erabiltzaileentzako fitxak sortuta, edukiak aztertuta, kodetzearen bidez edo txostenak idatzita.

Dibulgazioa

  • Hainbat hartzaile eta estilotara egokitutako dibulgazio artikuluak egiten ditugu, formatu analogiko eta birtual ugaritan, kideko aldizkariekin eta argitalpen plataformekin lankidetzan.
  • Web edukiak, plataforma birtualak edo ikus-entzunezko materialak egiten ditugu eta, horien bidez, geure azterlanak nahiz enkarguz egindakoak zabaltzen ditugu.  Era berean, hitzaldi, jardunaldi, biltzar eta solasaldietan parte hartzen dugu, kooperatiban egindako lanaren berri emateko.

Ikerketa metodologiak eta tresnak ikuspegi feministatik sortzea, egokitzea eta garatzea

Ikerketa prozesuak diseinatzen ditugu, proiektu bakoitzaren helburuetara hoberen egokitzen diren teknikak erabiliz. Gure ikerketetan, ERROTIKek tresna metodologiko ugari garatu ditu, bai kuantitatiboak (inkestak eta galdetegiak), bai kualitatiboak, betiere epistemologia feministetatik abiatuta. Teknika etnografiko tradizionalenak erabiltzen ditugu, hala nola elkarrizketak, behaketa parte hartzailea, eztabaida taldeak, focus group edo bizi istorioak eta, aldi berean, teknika esperimentalagoen eta/edo artistikoagoen bidez berritzea gustatzen zaigu, hala nola argazkigintza parte hartzailea, foto-elizitazioa, gorputz adierazpena, zapalduen antzerkia, gorputz ibilbideak edo kartografiak erabiliz.

Diagnostikoak eta planak

  • Adina, generoa, jatorria, gaitasunak edo kultura ezagutza gorabehera pertsona guztien benetako berdintasuna lortzeko dauden oztopoak agerian jartzeko eta gainditzeko ekintzak abian jartzeko estrategiak ezartzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Genero ikuspegiaren eta aniztasunaren kudeaketaren zeharkakotasuna.
  • Honako hauek diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea:
    • Kontziliazio planak
    • Hezkidetza planak
    • Indarkeria matxistak prebenitzeko planak
    • Diagnostikoak eta jardunbide egokiak identifikatzea

Esperientzia nabarmenak

  • “Landa-amatasun gorpuztuak”. Emakumeek Bizkaiko herrietan zapalduen antzerki-prozesu baten bidez izandako hazkuntza-esperientziak aztertzea. Bizkaiko Foru Aldundia. 2020-2021.
  • “Jakintzak eta Ekintzak. Uudaibaiko Emakume Langileen Memoria”. Urdaibaiko lehen sektoreko emakumeen memoria berreskuratzeko proiektua. Ortutik Ahora elkartearentzat. Bizkaiko Foru Aldundia. 2020-2021.
  • Urdulizko jaien diagnostiko parte-hartzailea, genero-ikuspegitik. Urdulizko Udala. 2020.
  • “Eraldaketa sozial intersekzionala; gorputzetik ekintza sozial konkretura”. Bizkaiko Foru Aldundia. 2019-2020.
  • “Nork eta nola zaintzen dute Gasteizen? Etxeetako langileen egoeraren hurbilketa bat”. Zentzuz Kontsumitu. 2018.
Ikerketa

INFORMAZIO GEHIAGORAKO GUREKIN HARREMANETAN JARRI