Hezkidetza - Errotik
15767
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15767,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

HEZKIDETZA

Prestakuntza arautuarekin, aisialdi eta denbora libreko espazioekin erlazionatutako proiektu berritzaileak sortzen ditugu. Eskaintzen ditugun zerbitzuen artean nabarmentzekoak dira:

Diagnostikoak eta analisiak genero ikuspegitik

Azterketa, diagnostikoak eta egituren transformazioak aurrera eramaten ditugu, genero ikuspuntua ardatz izanik espazioak, prozedimenduak eta material ezberdinak eskaintzen ditugu. Horrez gain, zentro bakoitzaren beharrizanen araberako planak eta protokoloak egiten ditugu.

Gazte eta ikasleentzako tailerrak

Lehen eta bigarren hezkuntza, batxilergoa, lanbide heziketa eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako neurrira egindako tailerrak eskaintzen ditugu. Besteak beste: eskola jazarpena edo bulling-ari buruzkoak, hezkuntza afektibo-sexuala, indarkeria matxistaren prebentzioa, protokoloak, praktika onak eta tratu onak geletan.

Irakasleentzako formakuntza

Lehen eta bigarren hezkuntza, batxilergoa, lanbide heziketa eta unibertsitateko irakasleei zuzendutako neurrira egindako tailerrak eskaintzen ditugu: eskola jazarpenaren prebentzioa eta antzematea, hezkuntza afektibo-sexuala, indarkeria matxistaren hautematea eta prebenitzea, praktika onak eta tratu onak geletan.

Familiekin esku-hartzea

Familiei laguntza eta formakuntza ikastaroak eta  esperientzia trukaketak eskaintzen diegu, genero ikuspegitik betiere.

Lagundu nahi zaitugu