GURE LEHENENGO BERDINTASUN PLANA (2021-2024) - Errotik
18824
post-template-default,single,single-post,postid-18824,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

GURE LEHENENGO BERDINTASUN PLANA (2021-2024)

GURE LEHENENGO BERDINTASUN PLANA (2021-2024)

2020 urtearen amaieran, Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, Errotik Kooperatiba aukeratu zuen bere Berdintasun Programan parte hartzeko. Konfekoop-ek jarri gintuen Hezi2derekin harremantean, eta beraien laguntza jaso dugu emakumeen eta gizonen berdintasunerako diagnostikoa egiteko, eta ondoren, Berdintasun Plana garatzeko. Emaitza martxoan bertan egikaritu da.

Berdintasuna Errotiken barne filosofian eta dinamiketan egon da beti, baina plan hau garatzeak lan-prozesuak egituratzeko eta sistematizatzeko ezinbestekoa izan dela uste dugu. Era berean, plana egiteko prozesua bera aukera ona izan da berdintasuna enpresaren egituran finkatzeko eta kanpora proiektatzeko.

I. Berdintasun Planak (2021-2024) berdintasun erreala lortzeko gure ibilbidearen jarraipena bermatu nahi du. Ikuspegi feminista intersekzionaletik lan egiten jarraitu nahi dugu, emakumeen eta gizonen berdintasunak erakundearen kudeaketaren eta izateko arrazoiaren funtsezko ardatza izaten jarrai dezan. Horretarako, bai Zuzendaritzak bai Berdintasun Batzordeak ahalegin handia egin dute Plana erakundearen barne-kudeaketa hobetzeko tresna izan dadin, lan-prozesuen eta pertsonen beharren eta lan-esparruko harremanen arteko oreka izan dadin.

Errotik Kooperatibak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lanean jarraitzeko eta aukera-berdintasunaren aldeko borroka are gehiago ikusarazteko konpromisoa hartzen du.