GIZARTE-BAZTERKETA ETA TRATU TXARRAK JASAN DITUZTEN EMAKUMEEKIN ESKU-HARTZEA - Errotik
16041
post-template-default,single,single-post,postid-16041,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

GIZARTE-BAZTERKETA ETA TRATU TXARRAK JASAN DITUZTEN EMAKUMEEKIN ESKU-HARTZEA

GIZARTE-BAZTERKETA ETA TRATU TXARRAK JASAN DITUZTEN EMAKUMEEKIN ESKU-HARTZEA

Errotik kooperatibako Gisela Bianchi Pernasilici izan da “Gizarte-Bazterketa eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeen esku-hartzea” Lanbideko heziketa programa den eta EDE Fundazioaren bitartez ematen den ikastaro honen arduraduna. Bilbon aurkitzen den kooperatibako ikerketa alorreko koordinatzailea da eta baita bazkide eta sortzaileetako bat.

Urtarrilaren 31tik martxoaren 5era arte eta ekainaren 27tik uztailaren 3ra arte iraun duen programa honetan 3 modulo ezberdin irakatsi dira. Besteak beste, emakumearen egoera gizarte patriarkalean, emakumeen gizarte-bazterketa eta indarkeria eta tratu txarrak landu dira bertan.

Lehenengo moduluan sexu-generoaz hausnartzen da, gizarte sexistan dauden gizarteratze prozesuak eta balio sozial nagusiak sakonago aztertzeko eta ulertzeko. Emakumeekin erlazionatzen dituzten rolak eta estereotipoak mahai gainean jartzen dira, eta nola hauek garapen pertsonalean eragin zuzena eta orokorra duten.

Emakumeen bazterketa eta zapalkuntza egoerak azaltzen dituzten teoria ezberdinak aipatzen dira, eta azkenik, emakumeen egoera soziopolitikoa mahai gainean jartzen da, estereotipoen eta balore sexisten ondorioak hobe ulertzeko.

Bigarren moduloan, emakumeen bazterketako alde sozialean eta egiturazkoan jartzen da jopuntua. Teoria feministarekin bat, zehazki ekonomia feministaren hausnarketen bitartez, alderdi sozialean eta egituraz emakumeok egoera zaurgarriagoetan aurkitzen garen gizarte mekanismoak azpimarratzen dira. Pobreziaren feminizazioaz, etxeko-lanez, ongizate estatuko gizarte eskubideez eta baliabide sozialetara iristeko oztopoez hitz egiten da.

Eta hirugarren eta azken moduloan, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko terminologiaz mintzatzen da, indarkeria sexista eta matxistaz, eta indarkeria modu ezberdinei buruzko zertzeladak ematen dira. Etxe barruko tratu txarrak eta sexu indarkeria sakon atertzen dira.

Azken modulo hau Ianire Estébanezekin batera eman da, gazteen artean ematen den genero indarkeria baitu aztergai, arlo horretan aditua da bera, hezitzaile trebea, ziberaktibista eta blogerra, besteak beste.

Ikastaro hau pedagogia horizontal batean oinarritzen da, ikasleen ezaguerak berreskuratu, aintzatetsi eta beraietaz probetxu ateratzeko. Aintzatespen honetatik eta irakasleekin batera, irakurketak, dinamikak eta eztabaidak planteatzen dira, kontzeptuak, teoriak eta perspektiba berriak barneratzen joateko.

Pertsonen ahalmen kritikoa sustatu nahi da erreminta teoriko eta praktikoak izan ditzaten, tratu txarrak eta gizarte-bazterketa jasaten duten emakumeek egoera anitz horiei behar bezala eta modu profesionalean aurre egin ahal izateko.