Genero ikuspegitik sentsibilizatzen - Errotik
16007
post-template-default,single,single-post,postid-16007,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

Genero ikuspegitik sentsibilizatzen

Genero ikuspegitik sentsibilizatzen

Pertsonen arteako berdintasuna lortzeko ezinbestekoa da hezkidetza. Gure seme-alabak berdintasunean, errespetuan eta dibertsitatean hezteak gizarte ororen helburua izan beharko luke, eta ERROTIK-etik gai honen inguruan ikasleei zuzendutako sentsibilizazio tailerrak eskaintzen ditugu.

Honekin lotuta, maiatzaren 8an, LHII-ko (Txurdinagako Lanbide Hezkuntzako Institutu Integratua) irakasleei zuzendutako “Sentsibilizazioa generoaren ikuspegitik” izeneko ikastaroa eman genuen.

Txurdinagako LHII zentroan Sensibilizazioa Genero Ikuspegitik | Irakasleei zuzendutako ikastaroa

Tailer hau irakasleek jaso behar duten derrigorrezko hezkuntzaren barruan jasotzen da, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legeak eta Eusko Jaurlaritzak hezkidetzaren harira jasotzen duten gidalerroek diotenez.

Gure gizarteko estereotipo sexistak mahai gainean jarzten ditugu ikastaro honetan, ezberdintasunei zifrak jartzen dizkiegu (hezkuntza arloan, lanean, arlo zientifikoan zein egunerokotasunean), hezkidetza marko teoriko batetik irakasten da, hizkuntza sexista, eta abar.

Horretarako, hezkidetzarako errekurtso ugari erabiltzen ditugu, besteak beste; memeak, argazkiak eta bideoak.

Genero estereotipoak gizartean onartzen diren sinesmen dira, sexu bakoitzaren ezaugarri eta berezko rolei dagokienez. Sinesmen horiek inplizituki dikotomia baten existentzia daramate, emakumeen eta gizonezkoen pertsonalitatearen ezaugarriei, rol ezberdinei, ezaugarri fisikoei eta zereginei buruz besteak beste. Eta norbanako bakoitzarengan eragin handia dute, munduaren, bere buruaren eta jarreraren pertzepzioan.

Berdintasun eza iristen zaizkigun mezu orotan dago. Hedabideetan genero desberdintasuna oso esanguratsua da.

Adibide gisa, gure tailerrean ‘Bechdel-en Testa’ erabiltzen dugu, pelikuletan, liburuetan, komikietan, antzezlanetan etab. genero desparekotasuna neurtzeko proba erraza da.

¿Pelikula edo gertakizun horretan betetzen al dira hiru baldintza hauek?

Zergatik berdintasunean hezi?

Neska-mutil harremanetan asimetriak daude oraindik ere; generoak gaitasunen garapen askea, trebetasunak, bizi proiektuak mugatzen jarraitzen ditu; curriculum-edukietan, gehienetan, emakumeen ekarpenak ez daude ikusgai. Sexismoa, genero indarkeria eta homofobia, desagertzetik urruti, gazteen bizitza oztopatzen jarritzen dute.

Hau guztia dela eta, guztion lana da berdintasunean heztea.

Eskerrik asko tailer hau horren emankor izatea lortu zenuten guztioi, eta bereziki, LHII Txurdinagako Zentroko arduradunei ERROTIK aintzat hartzeagatik.