GAZTEEN OSASUNA SUSTATZEN - Errotik
18787
post-template-default,single,single-post,postid-18787,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

GAZTEEN OSASUNA SUSTATZEN

GAZTEEN OSASUNA SUSTATZEN

Nerabezaroan, identitatearen bilaketak garrantzia berezia hartzen du. Prozesu horretan, gazteek mundura aurkezteko orduan, beren itxura fisikoa ezinbestekoa dela ikusten dute, eta berdinengandik jasotzen duten feedback-ak neurri handi batean baldintzatuko du beren autoestimua.

Errotik kooperatiban “Genero ikuspegitik Bilboko gazteen osasuna sustatzen” proiektua garatu dugu, haien osasuna modu integralean hobetzeko helburuarekin, eta baita funtsezko faktore gisa autoestimua hobetuz.

Proiektu honetan 4 prestakuntza-saio egin ditugu, bakoitza bi ordukoa eta Zoom plataforma digitala erabili dugu.

Zer dio nire Instagramak neure buruari buruz?

Lehenengo saioan autoestimua landu dugu. Sare sozialen erabileran arreta jarri dugu horretarako, zehatz mehatz Instagram sarean, non norberaren irudiaren gurtza nonahi eta nolahai ematen den.

Gazteek gero eta denbora gehiago ematen dute sare sozialetan; batez beste, egunero 2-3 ordu konektatzen dira. Saio honetan sare sozialetan geure burua nola aurkezten dugun aztertu dugu eta zenbat denbora ematen diegun egunean zehar.

Jarraitzen ditugun perfilak zeintzuk diren eta zergatik ere aztertu dugu eta beste aukera batzuk jarri ditugu mahai gainean, estereotipoak hausten dituzten instagramerrak esaterako. Azkenik, parte hartzaileak irudi berriak erakustera animatu ditugu, gure aniztasuna ospatzeko helburuarekin, eta ez, gure irudia/gorputza ezabatzeko, ezkutatzeko edo eraldatzeko.

Mindfulness

Proiektu honen bigarren saioan, gogoeta txiki bat egin dugu mindfulness teknikaren bidez, gure gorputzarekin berriro konektatzeko eta gure irudia/gorputza gaizki tratatu edo hitz egiten dugun horietaz hausnartzeko. Gainera, meditazio saio honi esker, gure desio, irrika eta behar sakonenekin bat egin dugu.

Mindfulness teknikak parte-hartzaileek une jakin batzuetan jasaten duten estresari eta antsietateari aurre egiten lagunduko die, azterketa-aldian esaterako.

Gorputza mugitu

Saio honen bidez kirolaren ideia birmarraztu/birdefinitu nahi izan dugu. Honekin, gazteei helarazi zaie benetan garrantzitsua dena mugitzea dela, gorputza aktibo mantentzea. Alegia,ongizate bat bilatzea, eta ez gorputz eder eta argal bat lortzea. Horregatik, interesa pizteko dantzatzera animatu ditugu. Hain zuzen ere, Vogue dantzaren oinarrizko pauso erraz batzuk irakatsi dizkie Anouar Merabetek.

Saio honen helburua Bilboko gazteek adierazpen-tresna gehigarri bat izatea izan da, adierazi nahi dituzten mezuak mahai gainean jarri eta gorputzarekin ere forma eman ahal izateko.

Eta nik nola zaintzen dut neure burua?

Azken saioan autozainketa izan dugu hizpide. Estetika hobetzeaz gain, parte-hartzaileak beren burua zaintzeko modu desberdinak identifikatzeko gai izatea izan da saio honen helburua.

Saio honi esker, autoestimuan eragina duten agenteak identifikatzeko gai izan dira, bai eta itxuran soilik oinarritutako pertsonekiko aurreiritziak ezabatzeko ere.