Etxeko Langileak ikertzen Zentzuz Kontsumitu elkartearekin - Errotik
15574
post-template-default,single,single-post,postid-15574,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

Etxeko Langileak ikertzen Zentzuz Kontsumitu elkartearekin

Etxeko Langileak ikertzen Zentzuz Kontsumitu elkartearekin

Guztiz feminizatutako lanpostua izatea eta lan baldintza prekarioak izatea dira etxeko-langileen ezaugarri bereizgarrietako bi. Historikoki, murgildutako lan-merkatuan tasa altua izan duen lana izan da eta emakume txiro edota egoera zailetan bizi direnei zuzendutakoa. Hori dela eta, Errotik Kooperatibatik uste dugu genero, klase eta jatorri desberdinatsunak ulertzeko sektore adierazgarria dela.

Hala, emakumeen lan baldintza eta osasun egoerak hobetzeko bidean, eta orokorrean borroka feministaren ildoan, beharrezkoa da sektore honetan gertatzen ari denaz ohartzea.

Zentzuz Kontsumitu elkartearen proposamenari esker, ikerketa parte hartzailea aurrera eramateko aukera izan dugu, Gasteizko etxe-langileen egoera pixka bat gehiago ezagutzeko eta ezagutarazteko.

Arabako hiriburuko etxe-langileen bizipenak eta esperientziak gertutik antzematea izan da helburu nagusia eta horretarako teknika kualitatibo zein kuantitatinoak erabili dira. Alde batetik, egun ditugun datu estatistikoen analisia egin da, eta bestalde, etxe-langileen kontakizun pertsonalak jaso dira, gorputz-tailerrak, eztabaida foroak eta elkarrizketa pertsonalen bitartez.

Errotik-eko lantaldearentzat esperientzia benetan aberasgarria izan da emakume horien guztien bizipenak jaso ahal izatea eta Zentzuz Kontsumiturekin kolaboratzea. Emakume horien bizimoduak ezagutzera ematen jarraitzeko, sektore honetan dagoen lan-baldintza prekarioa salatzeko eta etxeko langileen lan duin baten eta lan eskubide guztien betetzearen aldeko borrokan jarraitzeko.

Ikerketa osoa Zentzuz Kontsumitu-ren web oriialdean aurki dezakezue.