EMAITZA. BETE DA AMETSA. - Errotik
16048
post-template-default,single,single-post,postid-16048,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

EMAITZA. BETE DA AMETSA.

EMAITZA. BETE DA AMETSA.

U­­­rriaren 8an egun berezia izan da Errotik Kooperatibako kideontzat. Urte bete baino gehiago daramagu ‘Emaitza’ proiektua garatzen eta azkenean egi bihurtu da.

8 lagun hauek ekarri digute poztasun hori.

Gure herrira migratu duten emakumeak dira denak, batzuek besteek baino urte gehiago daramatzate gure artean, baina denek dute komunean esker ona eta lan egiteko gogo handia.

Beraien etnia, kultura, gastronomia, janzkera, hizkera eta abarrekin aberasten dute gure herrialdea, eta guk, zer ematen diegu ordainetan?

Galdera horri erantzunez jaio da ‘Emaitza’.

Egoera zaurgarrian dauden emakume hauen bizitza hobetzeko, soldatapeko laneratzea eskaini diegu. Sorkuntzako sukaldaritza du oinarrian, beraz, zortziek lotura estua dute sukaldaritzarekin. Egia esateko, horietako askok euren platerrekin bat baino gehiago liluratu dute. Hona hemen Bilborock aretoan, urriaren 8an jazo zen lehen ekitaldiaren argazki batzuk.

 

Hilean behin ekitaldi gastronomiko bat antolatuko dugu Bizkaiko toki berezietan. Hurrengoa non eta noiz izango den jakiteko, jo EMAITZA-ren web orrialdera edo gure sare sozialetara.

Jasangarritasuna eta elikagaien probetxamendua

 Emaitza ez da soilik emakumeen enplegua oinarrian duen ekimen bat, jasangarritasunarekin eta elikadura subiranotasunarekin ere oso lotuta dago.

Hilero egiten diren ekitaldi gastronomikoetako menuak, batik bat, Bizkaiko Elikagaien Bankuak ematen dizkigun produktuekin diseinatzen dira. Denda edo ekoizle txikiek soberan dutena ere erosten dugu, prezio merkeago batean.

Horrez gain, behin erabiltzeko besterik ez diren materialak ekiditen ditugu eta erabiltzen dugun sukaldeko tresneria material nobleez eta berrerabilgarriez egina dago (egurrezko eta zeramikazko erretiluak, beirazko edalontziak eta kopak, kotoizko mahai zapiak, eta abar).

Lan baldintza duinen alde egiten duten proiektuak babesten ditugu, eta era berean kolaborazio edo edozein motatako laguntzara zabalik gaude.

 

Gurekin bat egin nahi duzu?

 

Eskerrik asko.­­­­­