EMAITZA, AMETS ETEN BAT - Errotik
18341
post-template-default,single,single-post,postid-18341,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

EMAITZA, AMETS ETEN BAT

EMAITZA, AMETS ETEN BAT

Emaitza gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bat da. Errotik Kooperatibak ilusio handiz martxan jarri zuen 2019an.

Gure helburua, prozesu feminista profesional batekin, egoera ahulean dauden emakumeei prestakuntza- eta lan-aukera bat eskaintzeko espazio bat sortzea zen.

Proiektu honetan 8 emakumek parte hartu zuten. Hilero ekitaldi ibiltariak ospatzen ziren eta hainbat emakume sukaldarien laguntzari esker, menu desberdin bat prestatzen zen.

Sustraiak Catering, Regina Escribá, Mariana Ortiz eta Celia Macías izan ziren Emaitzarekin elkarlanean aritu ziren sukaldariak.

Baina Emaitza ez da soilik emakumeak ahalduntzeko proiektu bat; baizik eta elikagaien kontsumo arduratsuan eta aprobetxamenduan sentsibilizatzeko ekimena ere. Horrexegatik, menuak egiteko osagaiak eta produktuak Bizkaiko Elikagai Bankutik jasotzen ziren.

Guztira, 5 ekitaldi ospatu ziren arrakasta handiz. Zoritxarrez, COVID19 iritsi zenean, aurtengo aurreikusitako ekitaldi guztiak bertan behera utzi behar izan ditugu.

Une honetan, proiektu hau geldirik dago osasun-krisiaren eta finantzazio faltaren ondorioz, baina hausnarketa- eta aldaketa-prozesu batean gaude, 2021ean berriro martxan jarri ahal izateko.