Tailerrak eta ikastaroak archivos - Errotik
456
archive,category,category-tailerrak-eta-ikastaroak,category-456,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

Tailerrak eta ikastaroak

Errotik Kooperatibak, Bilboko Udalarekin lankidetzan, gazteen osasuna sustatzeko 4 tailer antolatu ditu. Tailerrak zoom bidez ospatuko dira eta Bilbon bizi diren 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Saioek bi orduko iraupena izango dute, 17:30etik 19:30era, eta egun bakoitzean gazteekin gai ezberdin bat landuko dugu. Lehen...

Errotik Kooperatibatik indarkeria matxistari buruzko prestakuntza eskaini dugu Abadiñoko Udalean. Zehazki, indarkeria horren aurka borrokatzeko tokiko bi tresnari buruzkoa: Durangaldeko Emakumeen Kontrako Indarkeria kasuetan jarduteko eta koordinatzeko II. Protokoloa (2017) eta Abadiñoko Udalaren indarkeria matxista kasuen aurrean erantzun instituzionala emateko prozedura (2020). Guztira, 5 prestakuntza-ordu izan...

Errotik Kooperatiban gugandik eta guretzako antzerki-ikastaro feminista antolatu dugu. Antzerkia erabiliz autoezagutza espazio bat sortu nahi dugu, non elkar aurkitu eta ezagutzeko aukera izango dugun jolasaren eta gozamenaren bitartez.  Jasotzen ditugun zapalkuntzen inguruan hausnartzeko eta ideiak eta proposamenak partekatzeko espazioa izango da hau, eraldaketa pertsonala zein sozialerako...

Pertsonen arteako berdintasuna lortzeko ezinbestekoa da hezkidetza. Gure seme-alabak berdintasunean, errespetuan eta dibertsitatean hezteak gizarte ororen helburua izan beharko luke, eta ERROTIK-etik gai honen inguruan ikasleei zuzendutako sentsibilizazio tailerrak eskaintzen ditugu. Honekin lotuta, maiatzaren 8an, LHII-ko (Txurdinagako Lanbide Hezkuntzako Institutu Integratua) irakasleei zuzendutako "Sentsibilizazioa generoaren ikuspegitik"...

Errotik kooperatibak Beldur Barik programaren idazkaritza teknikoa aurrera eraman du 2018 urtean. Beldur Barik Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Berdinasarea-EUDEL elkarlanean indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Gizarte Enplegu eta Politika sailaren Gazte Zuzendaritzak,...