Blog archivos - Errotik
454
archive,category,category-blog-eu,category-454,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

Blog

Hainbat hilabetez web orri bat diseinatu eta garatzeko lanean aritu ondoren, azkenean emaitza aurkezten dizuegu. Errotik komunikazio arlotik web orriak ikuspegi feministatik diseinatzen ditugu. Irisgarritasunean eta irudien eta hizkuntza inklusiboaren erabileran arreta jarrita. Gaur Amesten elkartearentzat diseinatu dugun webgune berria aurkezten dizuegu. Amesten Bizkaian aniztasun funtzionala...

Joan den ostegunean, ekainaren 3an, Ermuko Jabekuntza Eskolak bakarrik bidaiatu nahi duten emakumeei zuzendutako hitzaldi bat eskaini zuen. Hitzaldi honen bideratzailea Maria Etxegarai izan zen. Maria sexologo eta gizarte-langilea eta Arima Argitzen zerbitzuaren sortzailea da. "Zeure buruarekin munduan zehar" izenburupean, Mariak emakumeen ahalduntzea bidaiatzetik jorratu zuen....

Indarkeria matxistarekin amaitzeko, funtsezkoa da honen prebentzioan lan egitea. Indarkeria matxistaren prebentzioa lan sakona eta ibilbide luzekoa da, gizartean sakonki errotuta dauden jarrerak eta sinesmenak eraldatzea baitu helburu. Errotik Kooperatiban lantzen dugun prebentzio-eredua feminista da funtsean. Paradigma feministan oinarritzen gara, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak eta...

"Landa-eremuko amatasunak haragitzen" izeneko proiektu honen helburua landa-eremuko amatasunei buruzko eztabaida ikuspegi feministatik aberasteko materiala sortzea izan da. Zehazki, zapalduen antzerkia teknika erabiliz, Muxikako emakume batzuek bizi izan dituzten amatasun-esperientzietara hurbildu gara. Errotik Kooperatiban hasieratik teknika metodologiko berritzaileak erabiltzearen aldeko apustua egin dugu, eta “Zapalduen Antzerkia”...

Gure lan-arlo nagusietako bat Ikerketa da, gogoeta kritikorako eta gizarte-eraldaketarako tresnagarrantzitsua dela sinesten dugu. Errotik Kooperatiban ikerketa-ildo nagusia hainbat eremutako genero-indarkeriak eta -desberdintasunak aztertzean datza; besteak beste, honako gaiak nabarmentzen ditugu: lan-esparrua, zaintzaren gizarte-antolaketa, sexualitatea, gorputza, amatasunak, migrazio-prozesuak, memoria feministak eta emakumeenak, kultura-ondare immateriala, jai-testuinguruak,...

2020 urtearen amaieran, Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, Errotik Kooperatiba aukeratu zuen bere Berdintasun Programan parte hartzeko. Konfekoop-ek jarri gintuen Hezi2derekin harremantean, eta beraien laguntza jaso dugu emakumeen eta gizonen berdintasunerako diagnostikoa egiteko, eta ondoren, Berdintasun Plana garatzeko. Emaitza martxoan bertan egikaritu da. Berdintasuna Errotiken barne filosofian...

UNESCO Etxeak deitu zigun GizARTE Sarea (Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarea) osatzen duten pertsonei laguntza emateko. Maskulinitate berrietan sakontzea eta beren lanetan egiten dituzten metodologia eta diskurtsoetan berau nola txertatu jakin nahi zuten. GizARTE Sarea hainbat diziplinatako artistek, kultur kudeatzaileek, arte-hezkuntzako irakasleek eta abarrek osatzen...

Nerabezaroan, identitatearen bilaketak garrantzia berezia hartzen du. Prozesu horretan, gazteek mundura aurkezteko orduan, beren itxura fisikoa ezinbestekoa dela ikusten dute, eta berdinengandik jasotzen duten feedback-ak neurri handi batean baldintzatuko du beren autoestimua. Errotik kooperatiban "Genero ikuspegitik Bilboko gazteen osasuna sustatzen" proiektua garatu dugu, haien osasuna modu...

Gaur proiektu hau aurkeztea benetan pozten gaitu. Sustraiak Catering, sukaldaritza begetariano eta agroekologikoko kooperatiba berri bat da, egoera zaurgarrian dauden emakumeen gizarteratzea eta laneratzea helburu ere baduena. Sustraiak Catering eta Errotik Kooperatiba Feminista hainbat hilabete daramagu ilusio handiz proiektu hau garatzen, eta azkenean, martxan gaude! Aurreko astean...

Emaitza gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bat da. Errotik Kooperatibak ilusio handiz martxan jarri zuen 2019an. Gure helburua, prozesu feminista profesional batekin, egoera ahulean dauden emakumeei prestakuntza- eta lan-aukera bat eskaintzeko espazio bat sortzea zen. Proiektu honetan 8 emakumek parte hartu zuten. Hilero ekitaldi ibiltariak ospatzen ziren eta...