Berdintsun plan baterako lehen pausoak Ikerbasque Fundazioan - Errotik
15581
post-template-default,single,single-post,postid-15581,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

Berdintsun plan baterako lehen pausoak Ikerbasque Fundazioan

Berdintsun plan baterako lehen pausoak Ikerbasque Fundazioan

Zientziak eta gizarteak lotura estua dute eta genero desberdintasuna ere Zientzia Sisteman islatzen da. Zientzian dauden emakumeen egoerari dagokion CSIC-en 2017ko informearen arabera, doktoratu aurreko ikertzaile postuetan emakumeak %50 baino gehiago dira, baina ziztu bizian egiten du behera datu horrek kategorian gora goazenean.

Angela Saniren hitzetan “emakume zientzialari gutxiren datu hori zergatik ematen den ebaztea ezinbestekoa da ulertzeko joera hori. Funtsean (…) argitu beharra dago zergatik ez gaituen zientziak genero estereotipoetatik libratu, ez eta mendeetan zehar indarrean jarraitzen duten mito arriskutsuetatik ere. Zientzia modernoan oso emakume erreferente gutxi daude, izan ere, historian zehar intelektualki gutxietziak izan dira eta apropos baztertu zaie hortik. (Sani Angela 20:2017)

Adibide batzuk jartzearren, Royal Society delakoak, munduko instituzio zientifiko zaharrenetakoak, ez zuen eskubide osoko kidetzat emakumerik onartu 1945. urtera arte; Cambridge Unibertsitateak emakume eta gizonei titulu ezberdinak eman zizkien 1947ra arte; diskriminazio zuzeneko adibiderik argiena Marie Curierena izan zen, bi Nobel sari irabazi zituen lehen persona izanda ere, ezin izan zuen Zientzien Akademia Frantsesean sartu emakumea zelako, eta beste hainbeste adibide aurki ditzazkegu honekin lotuta.

Errotik kooperatibako kideontzat Ikerbasque-eko lantaldearekin batera lan egitea prozesu aberasgarria izan da. Hori esanik, eskerrak eman nahi dizkiogu fundazioari, Zientzia Sistema den sektore adierazgarri horretan genero berdintasuna lortzeko bideari ekiteagatik.