Beldur Barik 2018 Errotik! - Errotik
15564
post-template-default,single,single-post,postid-15564,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

Beldur Barik 2018 Errotik!

Beldur Barik 2018 Errotik!

Errotik kooperatibak Beldur Barik programaren idazkaritza teknikoa aurrera eraman du 2018 urtean.

Beldur Barik Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Berdinasarea-EUDEL elkarlanean indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Gizarte Enplegu eta Politika sailaren Gazte Zuzendaritzak, UPV/EHU-k eta EITB-k ere parte hartzen dute. Gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea da helburua jendarte eraldaketan laguntzeko eta gizarte matxista hau gizarte berdinago batean bilakatzeko.

2018an Emakundek esleitutako aukera hau aprobetxatuz, proiektua hasieratik bukaerara arte koordinatzeaz gain, kooperatibatik erreminta didaktiko ezerdinak sortu ditugu udalerri eta ikastetxeei zuzenduta Beldur Barik jarrera jorratzen jarrai dezaten.

Esate baterako, 3 monografiko desberdin sortu ditugu (‘Tejiendo Redes’, ‘Txo! ¿Y yo qué?’ eta Maitezmindu) edota irakasleentzako gida-orri bat, hala, denon artean, biolentzia sexista desagertarazteko eta kultura matxistari aurre egiteko pausoak emanten jarraitzeko.

Genero berdintasunarekin lotuta dauden tresna hauek 12 eta 26 urte bitarteko gazteen hezkidetzan gure harri-koskorra ekartzeko sortu ditugu.

Beldur Barik jarrera

Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak.