ANTZERKI FEMINISTA LABORATEGIA SAN FRANTZISKO AUZOAN - Errotik
16104
post-template-default,single,single-post,postid-16104,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

ANTZERKI FEMINISTA LABORATEGIA SAN FRANTZISKO AUZOAN

ANTZERKI FEMINISTA LABORATEGIA SAN FRANTZISKO AUZOAN

Errotik Kooperatiban gugandik eta guretzako antzerki-ikastaro feminista antolatu dugu.

Antzerkia erabiliz autoezagutza espazio bat sortu nahi dugu, non elkar aurkitu eta ezagutzeko aukera izango dugun jolasaren eta gozamenaren bitartez. 

Jasotzen ditugun zapalkuntzen inguruan hausnartzeko eta ideiak eta proposamenak partekatzeko espazioa izango da hau, eraldaketa pertsonala zein sozialerako bidean geure buruak indartzeko asmoz. Norbanako eta taldearen sormenak antzezlan kolektiboa sortzea ahalbideratuko du, non gure bizi-esperientziak, desirak, irrikak eta aldarrikapenak isladatuko ditugun.

Magdalenas Laborategiko teknikak erabiliz bideratuko dugu tailerra; metodologia hau, Zapalduen Antzerkiko ikuspuntu feminista batean du abiapuntua.

Tailer honetan parte hartzeko ez da antzerkian esperientziarik izan behar.

Sarrera doan

Datak:
azaroak 28, osteguna, 18:00-21:00
azaroak 30, larunbata,  17:00-21:00
abenduak 4, asteazkena, 18:00-21:00

Izen-emate azken eguna:
azaroaren 24a

Tailer emaileak:
Leire Castrillejo, Ainhoa Madariaga

Izena emateko idatzi info@errotik.org-era edo deitu 693 73 60 50 telefonora.