Errotik | Aholkularitza eta laguntza
17453
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-17453,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,hide_top_bar_on_mobile_header,columns-4,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA

Emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako eskubidea benetakoa eta erabatekoa izan dadin, beharrezkoa da gaur egun eskubide hori eragozten jarraitzen duten oztopoak kentzea. Horrek esan nahi du gure bizitzan, organizazioetan eta enpresetan sakon ezarrita dauden egiturak, funtzionamendu dinamikak eta lan eta harreman esparruak zalantzan jarri eta eraldatu behar direla. Gainera, beharrezkoa da begirada intersekzionala txertatzea, hau da, sexu-genero sistemarekin lotzen diren beste aldagai batzuei begiratzea, kasu gehienetan emakumeek askotariko diskriminazio egoerak jasan behar izatea eragiten baitute.

 

 

ERROTIKen aholkularitza eskaintzen dugu, ikusteko non eta nola berrikusi eta eraldatu behar diren organizzio bakoitzaren egiturak eta dinamikak, bai eta akonpainamendua ere, horretan sakontzeko eta aldaketak prozesuen bidez gauzatzeko.

Aholkularitza

  • Indarkeria matxistei aurre egiteko sareko zerbitzuen politika publikoak hobetzeko aholkularitza eta ebaluazioa.
  • Erakunde publikoei, enpresei eta organizazioei aholkularitza, genero ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzeko bai proiektuetan, bai barne antolakuntzan.

Akonpaniamendua

  • Lankidetza prozesuen bidez, eragiteko espazioak dinamizatzen ditugu eta haietan akonpainamendua egiten dugu, lan tresna koordinatuak sortzeko, hala nola sektore protokoloak, tokiko protokoloak, informazioen sistematizazioa, eta abar.
  • Gizarte arloko profesionalei laguntzen diegu, ikuspegi feminista txertatzeko gizarte-hezkuntza arloko esku hartzeetan eta ekintzetan.
  • Diziplina anitzeko espezializaziotik eta gure bereizgarri den kulturartekotasunetik, desparekotasun eta diskriminazio egoerak bizi izan dituzten emakumeei akonpainamendua eskaintze diegu laguntza emozionaleko prozesuetan, eta baliabide espezializatuetara bideratzen ditugu, Udalaren Gizarte Zerbitzuekin eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako baliabide espezializatuen sarearekin koordinatuta.

Esperientzia nabarmenak

  • Gorlizko Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren aurkako Tokiko Plana. Gorlizko Udala. 2020.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostiko parte-hartzailea Areatzan. Areatzako Udala. 2020.
  • Elorrioko emakumeentzako telefono bidezko arreta espezializatua, Covid-aren testuinguruan. Elorrioko Udala. 2020.
  • Berdintasunerako Kontseiluari eta Abadiñoko beste eragile batzuei laguntza eta prestakuntza ematea: indarkeria matxista eta toki-mailan aurre egiteko tresnak. Abadiñoko Udala. 2020.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko aholkularitza. Arakaldoko Udala.
  • Ikerbasque. Basque Foundation for Science erakundeari berdintasunaren aldeko hausnarketa- eta aldaketa-prozesuan laguntzea. 2017.
Aholkularitza eta Laguntza

INFORMAZIO GEHIAGORAKO GUREKIN HARREMANETAN JARRI