ABADIÑOKO UDALEKO INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO JARDUERA ETA ERANTZUNA - Errotik
18267
post-template-default,single,single-post,postid-18267,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,qode_header_in_grid,wpb-js-composer js-comp-ver-5.6,vc_responsive

ABADIÑOKO UDALEKO INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO JARDUERA ETA ERANTZUNA

ABADIÑOKO UDALEKO INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO JARDUERA ETA ERANTZUNA

Errotik Kooperatibatik indarkeria matxistari buruzko prestakuntza eskaini dugu Abadiñoko Udalean. Zehazki, indarkeria horren aurka borrokatzeko tokiko bi tresnari buruzkoa: Durangaldeko Emakumeen Kontrako Indarkeria kasuetan jarduteko eta koordinatzeko II. Protokoloa (2017) eta Abadiñoko Udalaren indarkeria matxista kasuen aurrean erantzun instituzionala emateko prozedura (2020).

Guztira, 5 prestakuntza-ordu izan dira, bi saiotan banatuta. Saio horietan Abadiñoko Berdintasun Kontseiluak, Abadiño Sex Zerbitzuko hezitzaileak eta Emakumeendako Jabekuntza Eskolako hezitzaile batzuk parte hartu dute.

Prestakuntza honen helburuak indarkeria matxistaren egiturazko jatorrian sakontzea eta bertaratutakoen artean kontzeptu-esparru komun baten oinarriak ezartzea izan dira. Era berean, Durangaldeko II. Protokoloaren eta Udalaren erantzun instituzionaleko prozeduraren edukia eta funtzionamendua aurkeztu dira.

Bi urteko parte-hartze prozesu baten ondoren, Abadiñoko Berdintasun Kontseilua 2019an eratu zen. Parte-hartze organo aholku-emaile bat da, eta Udalak indarkeria matxistaren aurrean hartzen dituen erabakietan eragin zuzena du.

Urriaren 28an lehen saioa izan zen. Lehenik eta behin, indarkeria matxistaren egiturazko jatorria, hura definitzen duten kontzeptuak eta zer mota eta espazioetan gertatzen den berrikusten hasi ginen. Saio honetan ere, Europako, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudi- eta lege-esparrua aztertu eta indarkeria matxistari aurre egiteko bost jardun-arloak berrikusi genituen (sentsibilizazioa, detekzioa, prebentzioa, esku-hartzea, erreparazioa). Azkenik, Abadiñon eta Durangaldean indarkeria matxistari aurre egiteko baliabidei buruz hitz egiteko tarte bat eskaini genuen.

  

Bigarren saioa azaroaren 4an egin zen. Bertan, Durangaldean emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko II. Protokoloaren (2017) eta Abadiñoko Udalaren indarkeria matxista kasuen aurrean erantzun instituzionala emateko prozeduraren (2020) edukia eta funtzionamendua aztertu genituen.

 

Errotik Kooperatiba Feministako bazkideak, Aida de la Calle eta Gisela Bianchi, saio hauen formatzaileak izan dira.

Gisela Bianchi doktorea da Soziologian, master ofiziala Migrazioetan EHUn, eta eskarmentu luzea dauka akademian generoaren, lanaren arloko desberdintasunen eta emakumeei eragiten dieten indarkeria mota batzuen inguruko gaietako ikerlari espezializatu, ikuspegi feministatik. Indarkeria fisiko, psikiko eta sinbolikoa ez ezik, indarkeria sistemikoak, politikoak, egiturazkoak eta erakundeenak ere ikertu ditu.

Aida de la Calle Soziologiako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Emakumeen aurkako Indarkeriako kasuetan Esku-hartzeko masterra Deustuko Unibertsitatean. 2016-2019 bitartean Berdintasun eta Gazteria teknikari gisa lan egin zuen Abadiñoko Udalean (Bizkaia).